Ezagutzaren Klusterra |
Ongi etorriak Ezagutzaren Gizartera!!
Enpresa Kudeaketarako Ezagutzaren Kluster Elkartea, kudeaketarako
ezagutzaren garapena eta aplikazioa sustatzeko, pizteko
eta babesteko eginkizuna duen elkartea da, bere helburu nagusia
EAEko enpresa eta erakunde sarearen lehiakortasuna hobetzea izanik.
Ezagutzaren Klusterra elkarrekintza eta lankidetzarako egitura bat
da, ikasketa prozesu kolektiboen eta kudeaketaren inguruko eragileen
ezagutzaren elkartrukearen bitartez aktibatzen dena.
Jatorria, misioa eta helburuak
• Misioa: Ezagutzaren kudeaketaren garapena
eta ezarpena sustatzea, bultzatzea eta babestea. •
Helburu nagusia: Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa
eta instituzioen lehiakortasuna hobetzea.
|
|
Klusterraren funtzioak
• Nola artikulatzen da?
Enpresa Kudeaketarako Ezagutzaren Klusterra elkarrekintza eta lankidetzarako
egitura bat da, ikasketa prozesu kolektibo eta kudeaketaren inguruko
eragileen ezagutzaren elkartrukearen bitartez aktibatzen dena.
Ezagutzaren Klusterrak enpresa munduan burutzen diren aldaketen abangoardia
izan nahi du, eta baita enpresa eta erakundeen kudeaketaren etorkizuna
markatuko duten joera berrien antena pribilegiatu eta erreferentzia
ere.
Zuzendaritzaren zerbitzurako beharrezko, eraginkorra eta erabilgarria
den euskarri bilakatu da Ezagutzaren Klusterra. Eta honen arrazoi
nagusiak, enpresen kolektiboak aplika ditzakeen esperientzia eta praktikak
sortu eta hedatzeko duen gaitasuna, informazioarekiko betetzen duen
kudeatzaile papera, ezagutza erabilgarri bihurtuz, eta enpresen arteko
lankidetza garatzeko elkarrekintza eremu baten osaera dira.
Ezagutzaren Kate-balioa
Zeintzuk daude?
Ezagutzaren Klusterrak enpresa kudeaketarekin loturiko eragile guztiak
barneratzen ditu, bai zerbitzuen zein kudeaketa ezagutzaren eskatzaileak
eta eskaintzaileak barneratuz, Administrazio Publikoa ere barne delarik.
Ezagutzaren Kluster Elkartea 175 bazkide baino gehiagok osatzen dute,
hauen artean, unibertsitateak, kontsultoria eta ingenieritzako enpresa
nagusiak, industri sektorean gailentzen diren enpresak eta instituzioak
aurkitzen direlarik. Ezagutzaren Klusterrak eskaintza eta eskaria
bere baitan biltzeak, abian jarritako ekintzetan eraginkortasun handia
izatea ahalbidetzen du.
Kudeaketako ezagutzaren balio katea
Euskal ezagutzaren katea, bakoitzak beraren jarduera eremuan, ezagutzaren
sorkuntza, egokitze, hedapen eta erabilera ekintzak burutzen dituzten
agenteek osatuta dago. Euskal enpresen zuzendaritzei eta erakunde
publikoen arduradunei zuzenduriko jarduera guztiak, eta beraien elkarteak
arrakastaz zuzentzeko tresnak biltzen ditu.
| |
SORKUNTZA |
EGOKITZEA |
HEDAPENA |
ERABILERA |
| Unibertsitateak |
ØØØ |
ØØ |
ØØØ |
Ø |
| Negozio Eskolak |
Ø |
ØØ |
ØØØ |
Ø |
| Kontsultoriak |
ØØ |
ØØØ |
ØØØ |
ØØ |
| Komunikabideak |
|
|
ØØØ |
|
| Garapen agentziak |
|
ØØ |
ØØØ |
|
| Administrazioa |
|
Ø |
ØØ |
|
| Erakundeak |
|
Ø |
ØØ |
|
| Enpresak |
Ø |
ØØ |
Ø |
|
Ekintza Arloak
Ezagutzaren Klusterrak abian jarritako ekimenek, ezagutzaren balio
katearen eraginkortasuna eta indartzea dute helburu, horretarako agente
ezberdinen arteko harremanen eta lankidetzaren hobetzea bilatuz. Klusterrak
garatutako ekintzak hiru eremu nagusitan oinarritzen dira:
Ezagutzaren Transferentzian Klusterraren ekintzek hausnarketa eta
ezagutzaren elkartrukerako foroak sortzean jartzen dute beraien arreta,
batez ere hiru arlo nagusitan: • Teknologia eta Berrikuntzaren
Kudeaketa • Ezagutzaren Kudeaketa eta Kapital Intelektuala
• Pertsonak, Etika eta Kudeaketan Partehartzea
Enpresen kudeaketaren ezagutzaren inguruko ideiak, esperientziak eta
ekintzak elkartrukatzeko eremu bat eratzen du Klusterrak, enpresen
eta beraien kudeatzaileen lehiakortasunaren onurarako ikasketan eta
tresnen hedaketan laguntzen duelarik. Testuinguru honetan, harremanen
katalizatzaile lanaz gain, berrikuntzen foroa eta unibertsitate, kontsultoria,
enpresa eta erakunde publikoak batzeko espazioa ere bada.
Sentsibilizazioari dagokionez, konferentzia, lan saioak, mintegiak
eta kudeaketa aurreratuko enpresen arteko foroak antolatzeaz gain,
Klusterrak Gizartean kudeaketa ezagutza ere hedatzen du, enpresen
sostengurako kudeaketaren berrikuntzaren beharra zabalduz.
Nazioartekotzean, kudeaketa aurreratuko tendentzia berrien antena
izatearekin, agenteak nazioartekotzearekin (misioak, akordioak...),
edota euskal ezagutza nazioarte mailara hedatzearekin (europar proiektuak,
akordioak...) zerikusia duten ekintza guztiak legozke.
|
|
|
'Euskara
eta Kudeaketa Foroa'
Agerikoa da enpresen jardunean euskara erabiltzeak onura asko dakarkiola
organizazioari, eta bere ekoizkinen balioa areagotzeaz gain bezeroei eskaintzen
dien zerbitzua hobetzeko lagungarri dela.
Ezagutzaren Klusterrak enpresa-munduko aldaketen abangoardia izan nahi du.
Unibertsitatearen, enpresaren, aholkularitza-enpresen eta erakunde publikoen
arteko zubi izatea saiatu gara. Ezagutzaren Klusterrak erronka hau bere
gain hartu du eta euskararen erabilpena erakundeetan sustatzeko ekimen ezberdinak
burutu ditu denboran zehar. Besteak beste, 1998tik gaur egun arte kudeaketa
aurreratutako enpresei buruzko 22 kasu euskaraz idatzi dira eta 2001ean
kudeaketaren arloan euskarazko terminologia-glosarioa egin zen Klusterraren
ekimenaz.
Ildo hau jarraituz, irekitako bidea lantzen jarraitzea erabaki genuen. Ezagutzaren
Klusterreko bazkide sarean euskara-planetan ari ziren hainbat enpresaren
esperientziak trukatu eta elkarren arteko lorpenen berri izatea hasieran
eta aurrerantzean elkarlanean jarduteko asmoz, Euskara eta Kudeaketarako
Foroa sortzeko premia hauteman zen Klusterretik, eta azkenean martxan jarri
zen 2003 urtean.
Foroaren helburu nagusiak euskara kudeaketaren arloan erabiltzeak lanari
ematen dion balio erantsia aztertzea eta hori jakinaraztea, kontzeptuak
eta egoerak argitzea eta esperientziak trukatzea, eta ikuspegi eta metodo
berriak elkarrekin eta elkarrengandik ikastea izan dira.
Foroko partaideek 2003ko abendutik 2005eko martxora arte egin zuten lan.
Guztira, 20 erakunde ezberdinetako 37 pertsonak parte hartu zuten: ELHUYAR
eta EZAGUTZAREN KLUSTERRA erakunde dinamizatzaile gisa eta AZTI,
BATZ, EITB, EMUN, MONDRAGON ESKOLA POLITEKNIKOA,
ESTE, EUSKO JAURLARITZA, GAIKER, IDOM, IKERLAN,
IMH, LABEIN, MCC, ROBOTIKER, TEKNIKER,
UZEI, VISESA, eta EHU partaide gisa.
Hauetaz gain, beste erakundeak momentu zehatz batzuetan foroarekin bat lanean
aritu ziren: Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza Saila; Eusko Jaurlaritza,
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza; Bizkaiko Foru Aldundia, Kultura;
Gipuzkoako Foru Aldundia; EHU-ko Euskara Errektoreordetza;
Ekonomisten Euskal Elkargoa; Energiaren Euskal Erakundea (EEE);
ABB Niessen; AHIZE; Danobat; Elkargi; Euskarazko
Komunikazio Taldea; Kondia; Maier Koop. E.; MCC;
Pasaiako Portua eta Urola Kostako HITZA.
Hona hemen Foroan parte hartu zuten pertsonen zerrenda: Leire Arrizabalaga
eta Igor Lezamiz (dinamizatzaileak), Igor Álvarez, Blanca Arosa,
Gorka Aurre, Itziar Azkue, Edurne Bilbao, Rafael Enparantza, Urrate Etxaburu,
Alaitz Etxeandia, Ander Etxeberria, Amaia Gabilondo, Nerea Ganboa, Ainhoa
Garayar, Nikolas Gardner, Izaskun Ipiñazar, Asier Larrinaga, Agurtzane
Loidi, Xabier Manterola, Jesús Matey, Ibon Muguruza, Itziar Navarro,
Joxe Ramón Elortza, Ainhoa Saitua, Ibon Serrano, Joxe Mari Ulazia,
Mikel Urdangarin, Karmelo Uriarte, Xavier Uriarte, Arantzazu Urtzelai, Arrate
Zamakola, Joxean Zapirain, Amaia Zarrabeitia, Eneko Zarraoa, Jon Zuazabeitia,
Karmele Zuazubiskar eta Miren Zubizarreta.
Pertsona horien lanaren fruitu gisa kaleratu zen 2005ean 'Euskara
enpresaren kudeaketan. Gakoak eta esperientziak' izeneko txostena.
Txosten honetan aztertzen diren gaien artean egungo egoeraren diagnostikoa,
euskararen balio erantsia, euskara kudeaketan txertatzeko gakoak, eragileak
eta baliabideak azpimarratzekoak dira. Honez gain zortzi esperientzia praktikok
osotzen dute informea: Batz S.coop, EiTB,
ESTE/EUGT, IMH, Labein Fundazioa,
Mondragon Goi-Eskola Politeknikoa, Tekniker
eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Agiri honetan BATZ
S. Koop. ren kasua aurkezten da. |